XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) agertzen zitzaion berriro bere ezpañetan biotzeko eztitasuna, semearen negarrak musuka samurraz txukatzeko, mokokaldia eten egiten duan amari bezela.

Ozteak etzuan asnasarik ere artzen: dorre eta arresi gaiñetatik auzoarte guztietakoak, guztiak bat egiñik, ari entzuten ari ziran, arriturik; guztien begietan egiten zuten disdis damutasunezko negar-malko osasungarriak; eta bitartean eskale goi-goitiko ura izugarrizko gauza ederrak esaten ari zan eta aren arpegiak maitetasunaz antz-aldatua eta odei argiz inguratua zirudian.

Berealako batean zinkuri aundi antzeko zurmur, sorberria aditu zan: ozteak, arixtian burrukarako bezela, elkar jo zuten; bañan ez burruka egiteko eta alkar zauritzeko, bata-bestea besarkatzeko baizik.

- Senideak, anaiak! - oiu egiten zuten guztiak, jainkozko gizonaren itzak oiartzunak birresan balituzte bezela.

Eta oztearen barkapen eskezko deadarrak zerura zijoazen bitartean eta giza - odolez bustitako lur ura negarrak garbitzen zuan (...).